1864 Sara
Makila
Landeztoy "Donapaleuko xantrea"
1
Eskaldunen loria
Ene pertsuen saria
Makila banu berria!
Gizon akhitu gogo-denari
Etzaiko erhokeria
Makila baten tirria,
Zeren den maiz eroria
Eskatzen du sokorria.
2
Nahiz dudan ezagutzen
Egun guziez frogatzen
Janez indarrak berritzen,
Zahartzearen lege gogorra
Muthiriki dut sentitzen,
Zentzuak zaizkit tontotzen
Ixta-zainak ikharatzen,
Makilak nau sostengatzen.
3
Zerbitzatzen nau urririk,
Ez du onhesten mainari,
Sasoin oroz da barurik
Etxean edo ostatuetan
Ez du galdatzen gortherik,
Zokhoan dago bakharrik,
Gau guzian atzarririk
Phartitzeko xutiturik.
4
Makila lagun bidean
Badoha ene parrean,
Leialki ene menean,
Poxolu, lanjer eta etsaiak
Sentitzen dituenean,
Ematen nau gibelean,
Guziak ditu batean
Laster hedatzen lurrean.
5
Eskolarik ez du hartu
Nausirik ez du behartu,
Zeren den jakinik sorthu,
Osasun on batez iduri du.
Behar duela gozatu,
Bethi lerdenik zahartu,
Gaitzik ez du ezagutu,
Medikurik ez da boztu.
6
Gaur gero ene makila,
Zu zare nere muthila,
Pelegrin lagun ixila,
Nik zu idukiz, zuk ni bermatuz,
Aski xuxen banabila.
Oi zerbitzari umila!
Banu hautatzeko mila
Ez niro bertzerik bilha.