1863 Urruña
Marinela
Betiri Olhondo
Airea: Andre Bizenta, zure buketa...
1
Bizkar batean,
Haritzen pean,
Ene etxea leku ederrean,
Airezko jauregian ni nago
Zenbat ote du ate-ta leiho,
Bai eta zilho?
Zenbat arteka? ... Zirritu franko!
Udan ez nau beroak joko!
2
Badut osasun
Eta ontasun...
Atun itsasoan, airean lertsun...
Donibanetik Amerikara,
Ene landak alde orotara
Hedatzen dira,
Bihi dudano badut ihara,
Sekulan ez dut eskas ura!
3
Promenatzeko,
Plazer hartzeko,
Untzi bat dago ene zerbitzuko,
Norena den eta norat dohan
Ez naiz sartzen xehetasun hortan.
Khontu hoietan
Ez naiz galtzen astelegunetan,
Gutiago besta denetan.
4
Hil leihorrean
Ala urean.
Deus ez du erran nahi azkenean.
Dudalarik arima bakean,
Ehortz arrain baten sabelean,
Ez dut axola!
Marinel ona kontent da hola.
Egarri naiz, hunat botoila!