1860 Urruña
Iragan denboren mina
Johan Oxandabaratz
Airea: Lachen droumi!
1
Eskaldunak
Non dira gure herritarrak,
Eskaldunak?
Hits dira naski guziak!
Non dira gure garhaiziak,
Gure lehengo balentriak?
Hil guziak!
2
Bazakiten
Lehen gure aitek ixurtzen
Odolaren,
Etsai gogorren zebatzen.
Orai ez dakigu ematen
Ez odola, ez kantu baten,
Ez sos baten.
3
Mur d'Abbadi,
Oraino bizi ez baladi
Mur d'Abbadi,
Balaiteke beldur handi
Eskaldun izena galtzeko
Eta zokhoan usteltzeko
Sekulako!
4
Arbasoak,
Ahantz othoi gure laidoak
Oraikoak;
Ez khonda eskarnioak!
Noizbait berrituren ahal da
Gure zainetan zuen khalda,
Hil ez bada!