1860 Urruña
Arrantzailea
Errecarte "Bearritzen"
Airea: Adio, izar ederra
1
Ni sorthu bezain laster
Ur gaziz hezatu,
Hortakotz dut geroztik
Itsaso maitatu.
Ibiliz gero (berriz)
Maiz igerikatu,
Handitu gabe nintzen
Igel bilhakatu.
2
Mirestuak zarete
Ene herritarrak,
Hain maiz ez ikhustea
Nola bertze haurrak.
Ni gaztedanik (berriz)
Uraren gainean
Itsasoan aurkhitzen
Nausitasunean.
3
Nik maizenik herrian
Ditut beltzuriak,
Alde guzietarik
Ilkhitzen etsaiak
Errumes naizela (berriz)
Guziek sinhesten,
Itsasoan aberats
Ni bethi onesten.
4
Nere ontasunak dire
Xalupa sarea,
Ene lehenak eztu
Bela gabe parea,
Bainan guti da (berriz)
Diote gehienek
Enganatuak dire
Hola diotenek.
5
Pil soinekoetarik
Eztut dizdiratzen,
Athorraren zilotik
Larrua aizatzen.
Zaparekin (berriz)
Ez nihoiz ikhusi
Hetarik eztute behar
Ni itsasoan nausi.
6
Hainitzek niri esker
Ongi direnetan
Jaten tuzte arrainak
Bere mahainetan.
Nik atzemaiten (berriz)
Ugotz amorrainak
Hainitz izokinekin
Athun korrokoinak.
7
Untziak direnean
Haize gaitzez joak
Ageri direnean
Hurbil herioak
Ni laster han naiz (berrriz)
Bihotzez hegaldatzen
Gazterik ikhasi dut
Anaien maitatzen.
8
Luzaro han denean
Nozbait pulunpatzen
Hurbiltzen naiz eta
Hari jarraikitzen.
Han dire nigarrez (berriz)
Azkarrak baratzen
Eskerretarik izuri
Ni naiz etxeratzen.
9
Nik hola dut bizia,
Bethi iragaiten
Naizelarik etxetik
Urera joaiten.
Haurdanik gara (berriz)
Itsasoko hartu,
Han aurkhitu naute
Direnak behartu.
10
Ditudan haur guziak
Ditut eskolatuko,
Itsasoa deneko
Nitaz gabetuko.
Lan hoberena (berriz)
Nik dut ezagutzen
Hura alhor handian
Anaien laguntzen.