1860 Urruña
Gazte eta hil behar
De Beron
1
Zertako naiz jadanik akhitua,
Ni hastean aroan hozitzen,
Udaritzea ezta askatua,
Hainitz uzta ekarririk baizen.
2
Ni lasterka naiz belhartzean sartu,
Uzta ere nahi dut ikhusi,
Mendietan belharrak dira sortu,
Mixtea nik aurkitzen itsusi.
3
Orai naiz egunaren hastean
Ongi bizitzeak ez nau itsutu,
Neurria emoki bethetzean,
Ezin sinhets dela mukurutu.
4
Erran ama hemen denak boztean,
Zertako ni naizen hain sutsua,
Adixkideak irriz egoitean,
Zertako dut begi nigartsua.
5
Zertako nik izai goraren pare
Oraino ez buru goititua,
Zertako azi harpean nola bare
Ibili behar errestatua.
6
Zertako nik entzuten dut goizetan
Lagun hemendik iragaitean,
Nork bertzerik erraitea hitzetan
Kantatzen du beltxargak joaitean?
7
Orai dakit ene egun sutsuak
Maiz direla hasi kordokatzen!
Ikusten tut ene ezti sorthuak
Zorigaitzak lezerat botatzen!
8
Hemen naiz uso gaizoa bezala,
Buzoka minberaztaparretan
Alferrik dut bildotx eme bezala
Auhenetan hiltzeko larretan.