1860 Urruña
Familia enperialarentako
Barnex
Airea: Louis Napoleon famatia...
1
Louis Napoleon famatia,
Esklat handiko lilia,
Bazter gabe zure talentia,
Enperadore nublia.
2
Obra handiak egiten tuzu,
Uropa jakile duzu,
Populiak amorio deizu,
Ontsa merexi beituzu.
3
Probidentziak haitatu zutu,
Jenia hunez dohaintu,
Mundia behar duzu argitu,
Eta Frantzia azkartu.
4
O Enperatriza eder huna,
Jinkuak indar deizula,
Bergisan zuri Printze Eugena,
Frantzesen primu leiala.
5
Bethiz geroz zuhaintze huneti
Frutu arrarena jalki.
Eugenia zu jin Espainati
Sendimentu perfeiteki.
6
Napoleon Enperadoriak
Zutien phausatu begiak,
Zureki den berthute irusak,
Protejatzen tu Frantzesak.
7
Karitaten mudelarentako
Haitia zira Munduko,
Malerus haurzurtzen gidatzeko,
Ama hun Frantzesentako.
8
Jelkitzen zira Kantabriati
Bizkaiko probentziati,
Bur eta odol uhuratuti
Familia hun nubleti.
9
Uskaldun hunek partikularki
Maite zutugu trendeki
Zure ikustez hain gloriuski,
Irus gutuzu justoki.
10
Bonaparten odolarentako
Jinkuak jenia franko,
Printze Eugena jin Erramuko,
Bakez indar ekharteko.
11
Napoleon hirurgerrenian
Goratzen gira Frantzian,
Harek eman ordre ederrian,
Admiraturik mundian.
12
Biba bethi Enperadoria,
Enperatrizarekila,
Bai eta printze Enperiala
Hartan Frantzesen gloria.