1860 Urruña
Gaizki hurrenduko naiz! Zerengatik?
Azkonzabal
Airea: Entzunik espantutan...
1
Gazte denen zuhaitza
Behar da habetu,
Bihurtu arte haitza
Ez hartaz gabetu,
Ttipi deno oihana
Hartaz baliatu,
Haur danik ere lana
Bihotzez maitatu.
2
Zorigaitzean nitzen
Aspaldi aurkhitu,
Sortu geroz nagitzen
Jadanik nausitu.
Ene nahi guziak
Nituen bethetzen
Bethi gaixtokeriak
Ninduen lakhetzen.
3
Ahala nuenean
Etxeko hauzoan
Aro ontzen menean
Baratze gozoan.
Ziren sagar ederrak
Nituen ebasten
Gazte diren alferrak
Ez dire hazten.
4
Geroztikan noiz ote
Handitzean hasi.
Ez egorriz lanketa
Nik zer ez ikhasi.
Ez nuen nahi lanik
Nork emanen gura
Beharra ez izanik
Ni ohoin ardura.
5
Ebatsi dut dirua
Nik ongi jateko
Gero urre zakua
Jauna izaiteko.
Bainan nik azkenean
Ahalak ebasten
Eta ordu zenean
Burdin latz erazten.
6
Behin ere ez uzten
Jaidura gaiztoak,
Axeri ez biluzten
Azken gaztekoak.
Hura bezain maltzurra
Nintzen bilhakatu
Orai esku makhurra
Hurbildik hertsatu.
7
Orai ene hobenak
Dire biluziko,
Ebaste gehienak
Jakinak aurkhiko,
Haukien ithurburu
Madarikaturen
Bethiko ene buru
Zepoan kausituren.
8
Gazte deno zuhaitza
Behar da habetu,
Bihurtu arte haitza
Ez hartaz gabetu.
Zer nahi lanetarik
Haurra inguratu,
Ene egintzetarik
Bilant forogatu.