1859 Urruña
Eiharazainaren zaldia
Johanes Iguzquibelhar
Airea: Lili bat ikusi dut
1
Zaldi bat erosi dut merkatu batian
Hobeki egin nuken utzirik han berian,
Ile izpirik ez du beharri batian
Arrazoin onez zeren moztu baitzioteian.
2
Lepua da luzia, buruia handia
Zango bat ere maingu, bestia larrutuia
Zauri bat bizkarria, zer zela lekuia
Lanetarik ez eman, begiz da itsuia.
3
Oi, Mulin zertako duk hik abere hori,
Hartari ekartzeko ez duk gauza hori,
Hobe huien asto bat saku ibiltzeko
Eta hire zaldia utzi belendako.
4
Ez trufa ni, laguna, oi neure zaldia,
Penarik aski badut enekin bertziaz,
Hobeki egin hiro niri emaitia,
Ehun luis erosteko garano gaztia.
5
Mulin eztituk hola ehun luis kausitzen
Oino nihork eztitik leihotik botatzen,
Xiula utzirik ez baituk lastersko bilhatzen,
Nik seurrik ezdazkiat zaldian emanen.