1859 Urruña

 

Gizon gazte baten azken kantua

 

Detcheparestou

 

Airea: Mertxikaren liliaren ederra

 

                  1

Argi onaz goizetan atzarriak,

Xoriak kantuz bozkariotzen,

Hek maitarazten ene beharriak,

Bainan minak gogoa daut jotzen.

 

                  2

Zeru aldean den izar ederrak

Denak irrikan ditu aurkhitzen,

Ene nigarrak hezatzen tu bazterrak,

Nauelarik minak iraungitzen.

 

                  3

Barnea zaut eritu aspaldian,

Nere baithan mintzarra baratu,

Azparkak buzokak alderdian,

Sortuz geroz zer nahi pairatu.

 

                  4

Zorionaz hiltzen gudukaria,

Sarraskian ezpata ukhaldiz,

Hiltzeko eman nezake saria,

Ni hiltzen naiz ezin hilez aldiz.

 

                  5

Heriotza, eror ene gainera,

Jo azkarki, ez izan beldurrik,

Izurtzeko orai betzegunera,

Lehertu gabe ez utz hezurrik.

 

                  6

Athor, athor, ahalik lasterrena,

Behinere ez nauk beldurtuko,

Asper hadi bildotxik ederrena,

Hemen duk eta etzauk izurtuko.

 

                  7

Hurbilenak zoroa naute deitu,

Ene auhenak maiz entzutean,

Ethorkizun gozoz ere goithitu,

Etsimenean ni ikustean.

 

                  8

Heiagorak entzuten tu Jainkoak,

Jadanik dut bihotza boztua,

Orai izaiten ozkhei bethikoak,

Begi ubel, burua hoztua.

 

                  9

Gezurra da, ez naiz oraino hiltzen,

Min tzarrena bethi da berretzen,

Hosinerat ur zikhinak hur biltzen,

Mingarrak daut bihotza erretzen.

 

                  10

Baratu gabe eta arduratuz,

Ithaizurak harria zilhatzen,

Ezinerranak orai arte pairatuz,

Bozkarioz ni naiz hobiratzen.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


susa-literatura.com