1858 Urruña
Moldez segi ahal baneza
An
1
Moldez segi albaneza
Asi dudan kantuba,
Zugan daukat esperantza,
Izpiritu santuba,
Egidazu behar laguntza
Amodiyo kartsuba,
Zutaz dudan konfidantza
Baldin bada gustuba.
2
Zu aitzinat bilatzeko
Izpiritu garbiya,
Gure gaitzen sendatzeko
Eman zazu argiya;
Etsaia guzik garaitzeko,
Bihar dugun graziya,
Zerutikan hortarako
Amodiyo jautsiya.
3
Arimaren midikubak,
Ama elizak baditu
Libru hontan predikubak
Behar ditugu aditu,
Jainko jaunen abisubak
Biyotz onez segitu;
Sukar gaiztoz eritubak
Ez gaitezen gelditu.
4
Kontseilari gezurtiyak
Dira bihar sinetsi,
Jinko jaunen beldurtiyak
Bihar ditugu berexi,
Dohain honen birtutiak
Biyotzetik honetsi,
Biziyotan erortziak
Anitz kalte daukazki.
5
Mundu huntan urguilutik
Heldu diran kaltiak,
Satanasen obratatik
Banitatez betiak,
Sekulako honetatik
Arimaren guzi galtziak,
Ihes haren saretatik
Zarrak eta gaztiak.
6
Bihar ditugu ganbiatu
Bizimodu gaixtuak,
Guregandik behin kitatu,
Plazer handikoskuak;
Mundubari mespresatu,
Bere hore faltsuak,
Gehitzen bada begiratu
Ama urrikaltsubak.
7
Zure bidez libratubak
Etsaiaren mendetik,
Zerurako galdetubak,
Sortu ginen pontutik,
Bataioan garbitubak,
Kulpa orijinaletik,
Serbitzura bortxatubak
Giristino partetik.
8
Maiz berritu baleitezke
Bataioko promesak,
Sendotubak jar leitezke
Gure fede eskasak,
Indar geio hitzakin luke
Egiten den othoitzak,
Deskantsu bat ar dezake
Ortaz gure biyotzak.
9
Guregatik jautsitzera
Jesus hona Zerutik
Emen gizon egitera
Zure aiten aldetik
Gu betiko libratzera,
Etsaiaren mendetik,
Biziyaren ematera
Gurutzian gugatik.