1858 Urruña
Justizia eta egia inork ez nai lurrean
Jose de Vera "Ezkerra"
Airea: Au da ikazketako &
1
Beinbetan justizia eta egia
Agertu ziran baltsan, lagun argia,
Bai ungia,
Ihestu zitzaizkoten denetan aurrak,
Etsi aurrak,
Ortzak irrikan jarri nausi biurrak.
2
Agertu ere ziran ungi biltzeko,
Zituzten itxurekin, eun sistako
Eta ostiko.
Egia biluzirik oinetik buru,
Bere inguru
Justizia gordina ilhun bepuru.
3
Etzioten aterik inon ideki,
Naiz zuten egiten otoitz beroki
Inor ez uki!
Nora jo etzakiten, etzuten surik,
Ez aterberik.
Ote zan gaizkiago amen umerik?
4
Gizon gaxo batzuen egiak kaustu
Noiz ere unatua baitzan gelditu,
Ark zuen artu.
Dena ere zan gizon arras murritza
Ja ezin mintza,
Udetan intza bezain herio itsa.
5
Justiziak ez kaustu inor oberik,
Lurreko ezkin denak xekien jorik
Loak utzirik,
Juan du zan azkenean bere etxerat
Adiunderat (Tribunalerat),
Angotz egina zala adirazterat.
6
Egin zuen sartzea letrak eskuan
Bere izena larri paper buruan,
Tinta autuan,
Juez jakinek zuten galdez unatu,
Itzulikatu,
Ondoan bere nausi ez naikatu.
7
Letrek bezala itzek erakustean
Nor zan sortu naia hekin artean
Denek batean,
Sudurraren gainerat etsiz atea,
Gakoz betea,
Sarjentuaz egorri andik juatea.
8
Etzuten inolare aren tokirik,
Zurtziak ere ez nai urbilatzerik,
Argi berririk,
Juan bear izatu zan beraz zerurat,
Bear tokirat!
Etsituz etortzea inoiz lurrerat.