1858 Urruña

 

Makila

 

Jean-Martin Hiribarren "Lapheire"

 

Airea: Bethi izan da mentan lurrean makila.

 

            1

Bethi izan da mentan

Lurrean makila,

Hura zen hainitz mendez

Nausien itzala,

Marexalez herriak badire

Hek Eskal Herriak behar dire.

 

            2

Nausien izarirat

Iduriz eginak,

Makilaren uzterat

Ez diren emanak.

      Marexalez &

 

            3

Etzenean khororik

Erregen indar zen,

Zaintzeko gaiztotarik

Beharra da gauzen.

      Marexalez &

 

            4

Makila bat eskuan,

Agurka bazterrak,

Handi ziren tronuan

Babyloniarrak.

      Marexalez &

 

            5

Erromulen makila,

Hanbat aiphatua,

Zerutik jautsi zela

Izan asmatua.

      Marexalez &

 

            6

Toki zahar askotan

Ageri oraino,

Jainkoen eskuetan

Zigor Erromano.

      Marexalez &

 

            7

Etziren guti handi

Frantses erregeak,

Makila urrez gaindi

Hastean mendeak.

      Marexalez &

 

            8

Ematean makila

Nausiek norbaiti,

Erran nahi on zela

Higateko goiti.

      Marexalez &

 

            9

Errege Elizako

Jaun aphezpikua:

Makila du handiko

Itxura hautua.

      Marexalez &

 

            10

Nihoiz ez eskaldunak

Mendez ganbiatu,

Gero lehen zirenak

Makilak izartu.

      Marexalez &

 

            11

Jaun d'Abbadiek beraz,

Eskainiz makila,

Adirazten eskaraz

Herriko ezkila.

      Marexalez &

 

            12

Heldu bazait eskurat

Aphaindu makila,

Joanen naiz etxerat

Nola Marexala.

      Marexalez &

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


susa-literatura.com