1858 Urruña
Eskaldunen laudorioen gainean
Arnaud Haramboure
Airea: Biba trantran, biba trantran. Errepika
Errepika
Kanta detzagun, kanta detzagun
Gure laudorio onak,
Bozak juntatuz erran dezagun,
Biba, biba Eskaldunak.
1
Arbola zer den fruituetarik laster duk ezagutzen
Gure eginek ondoren ondo gora ditek frogatzen.
Kanta &
2
Lurrarekin borroka haitzeko gaituk paregabeak
Gure besoak aitzurrarekin ezin ohituzkoak.
Kanta &
3
Bihotz samurrak guziz gainetik dituk eskaldunenak
Behar ordutan diren guziak bethi sokorrituak.
Kanta &
4
Zuzentasuna, leialtasuna gure baithan aurkhitzen
Traidorekeria zer den ere ez dugu ezagutzen.
Kanta &
5
Batasunean bozkarioan gure egunak kurritzen,
Gostu errexak dugunaz kontent grina gabe bizitzen.
Kanta &
6
Gure bestetan alegeraki plazarata atheratzen
Pilota gora hanitz artexki urrun diagu ibiltzen.
Kanta &
7
Eskaldunaren gozo maitea pilotako jokua,
Joko ederra, inozentena, ez aski laudatua.
Kanta &
8
Gorphutz ederrak gure artean usu dire kondatzen,
Enperadorek guardiakotzat denetarik behexten.
Kanta &
9
Zalutasuna gurea dela ezin duk ukatua,
Lasterka guri eremailea oraino sortzekua.
Kanta &
10
Kuraiak behinere oraino ez dauku ukho egin,
Zertan nahi den non nahi den eskalduna bethi aintzin.
Kanta &
11
Gure zaharrak mende gorenak zauzkatek ehortzirik
Egin ederrak ondokueri etsenplutzat utzirik.
Kanta &
12
Gudu handitan lehoinen pare hek ditiztek ikusi
Etsai doble eta ez behin egorririk ihesi.
Kanta &
13
Libertateak ihes lekua eskaldunei galdetu
Hunen banderak gure menditan bethi du distiatu.
Kanta &
14
Zesarrek berak bere fulian ezin gaitu bentzutu
Haren arranoak gu bezin gora ezin tuk hegaldatu.
Kanta &
15
Leihorrean bezin on gaituk itsasoan agertzeko
Hemen ere gure kopetek ez ditek ahalkatzeko.
Kanta &
16
Mundu guziak guri ohore zuzen duk bihurtzea
Guk dugulakotz itsasoari hartu lehen balea.
Kanta &
17
Zer izan garen nahi badute hauzuek ere aithortu
Erranen ditek hanbat aldiz ditugula ikaratu.
Kanta &
18
Gutarteko itsasgizonak orotan diztek maithatzen
Dudarik gabe zerbeit onik diotelakotz kausitzen.
Kanta &
19
Izatu dituk orai baituk izanen ondokuetan
Notarik gabe, gure izena beiratzeko mendetan.
Kanta &
20
Kuraia beraz, lagun maiteak, gora gora burubak,
Gure zainetan bethi dezala kurri Eskaldun odolak.
Kanta &
(Nitaz eginak Ziburun, Arnaud Haramboure, Urruñako xantrea)