1858 Urruña

 

Bai, behar dut mintzatu

 

Manex Etcheto, "Senpereko errient"

 

Airea: O vous dont les tendres ans etc., au cant. de St Sulpice.

 

              1

Bai, behar dut mintzatu,

Kargua hala dut hartu,

Ostatuko hara hunez.

Han eiten diren laidoez,

O hasten naiz erraiten,

Errepikaz kantatzen.

 

              2

Ostatuetan gizonak,

Nola urean arrainak,

Atseinetan ahanzten dire,

Han guziak kontent dire,

Handik atheraz geroz,

Nausiak dire ahoz.

 

              3

Eskualdunak hobetu,

Ostatuak kitatu.

Hartua hango libertatiez

Bai eta dizipazioniez

Ahanztein tu debuarrak,

Baita etxeko aferak.

 

              4

Arno edela famosak

Baditu maiz kanpuan hatsak

Bere biziuen estaltzeko,

Deboxkerien itzaltzeko,

Etxea zorrez kargatu eta,

Segur du handik konjita.

 

              5

Bertsu hau ostalerentzat,

Hek ere aipha ditentzat.

Gizonak saretan hatzemateko,

Han hek laketarazteko,

Eiten dituzte entortak

Horra maiz heien phestak.

 

              6

O bada arrangura,

Seurki ostalerentza,

Saltzen dute arnua eta ura,

Erranez hau arno purra,

Gauza hau kontrakoa da,

Jainkuaz jujatuko da.

 

              7

Gizonek behar dute,

Launentzat karitate,

Abusuak erreprenituz

Beharretan elgar lagunduz,

Eginez gisa hortan,

Urus dire orotan.

 

              8

Gizon zuhurrak behar tu

Arrazoin hauk ongi hartu,

Bethi jarraikiz intresari,

Bere etxeko protxuari,

Hola gobernatzen bada,

Hunen phartia ona da.

 

              9

O aditu behar da

Aberaziua kalte da.

Estekatuz diruari,

Guthi behatuz ohoriari,

Pasatzeintu negurriak,

Ahanzten onhestatiak.

 

              10

Bi bide beraz badire,

Hautu hortan lanak dire.

Bata da zuhurrarena,

Bertzia erhoarena,

Ongi pensatzen duenak

Einen tu afera onak.

 

              11

Mundu huntako bizia,

O labur da gizona,

Zer nahi duzu pentsatu,

Bertze mundukoa irrixkatu.

Gaizki gidatzen bazare,

Lezerat joanen zare.

 

              12

Frantsesen gidaria,

Da enperadoria.

Horren legeak beiratuz

Baita manuak kunplituz

Behar da gure bonurra

Hori gauza segurra.

 

              13

Napoleon du izena,

Orobat osabarena,

Hunen talenduetarik

Hartu du zenbait segurrik,

Hola gobernatzen bada,

Haren plana hobia da.

 

              14

Haren majestatea

Orok dugun ohora,

Handiak eta xumeak,

Aberats eta pobreak

Gaiten horri sumeti,

Joanen gira prestuki.

 

              15

Xefa horren baliua

Da ezin estimatua

Gobernatzen du Frantzia,

Hala aitak familia,

Einez bere bonurra,

Eiten du ere berea.

 

              16

Puxantzia estranjerek

Orobat populu xehek

Xefa hau laudatzen dute,

Horren ahala bantatzen dute,

Hori dela medio

Dezagun altxa gorago.

 

              17

Bertsu hauien autora,

Da sortzez itsasuarra,

Trabailatzen da Senperen

Ignoranten instruitzen,

Ongia du pensuan

Gazterien aldean.

 

              18

Kobla hauien jujeak

Baditut jaun handiak,

Haier ditut sumetitzen

Baita errekomendatzen.

Othoiztein tut graziaz,

Har ditzaten egiaz.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


susa-literatura.com