1858 Urruña
Dugun herria ohora
Ermittaua
Airea: Dugun herria ohora
1
Dugun herria ohora (bis)
Eskalduna eman guziz gora.
Har diteke premu lurreko.
Ez du nihor bere adineko.
2
Ethorkian guziz garbia,
Garbiago nork duke hobia?
Dugun &
3
Judurik ez Euskal herritan,
Haur guziak sinheste beretan.
Dugun &
4
Indarretan lehoina hurbil,
Izkilinbak ez ditazke ibil.
Dugun &
5
Xizpa baino hobez makila
Bidez hura besotan dabila.
Dugun &.
6
Erregeak bizi guriki,
Izan gabe sorbaldez hobeki.
Dugun &.
7
Iguzkiak ez du izitzen
Izan gabe sorbaldez hobeki.
Dugun &
8
Gauza bero sobera janik
Ez du nihoiz jaunen intzirinik.
Dugun &
9
Buruz gora diteke ager,
Badu bethi soinetako eder.
Dugun &
10
Erdaldun da erdi estaltzen,
Ez izanez erosteko galtzen.
Dugun &
11
Mendez mende eskal herriak
Non nahi den egiten hirria.
Dugun &
12
Gipuzkoak maite pilota.
Bizkainoak txistu eta kanta.
Dugun &
13
Nafartarra beroa suan,
Ez huzkurra xahato musuan.
Dugun &
14
Alabesak haitz azpietan
Lehiatzen biltzar zuhurretan.
Dugun &
15
Xuberotar mintzo eztiak
Antzez ditu garaitzen astiak.
Dugun &
16
Garaztarra bethi jauzitan,
Ezin ixil gauen minenetan.
Dugun &
17
Laphurtarrak errege gizon,
Nahi hauzok agur egin dezon.
Dugun &
18
Nekhazalek nongo herritan
Dute besta Eskaldun hirritan?
Dugun &
19
Xirribika eta suntsunak
Hetaz dire musikan emanak.
Dugun &
20
Jauregitan asko erdaldun
Bere muthil nahiak eskaldun.
Dugun &
21
Gizona goiz zahar atzetan
Luze gordin eskaldun herritan.
Dugun &
22
Hiritarrak alfer usteltzen,
Eskaldunak lanean zainhartzen.
Dugun &
23
Egiteko norapeit laster,
Zaldiketan ez nahasten bazter.
Dugun &
24
Egon bedi dena bera,
Nihor ez da nihon haren gora.
Dugun &