1858 Urruña
Maitiari
Piarres Mendi
Airea: Ene maitiak biloa hori
1
Izar eder batek goizetik
Argitzen du zerutik,
Honen argiak zoraturik
Nabilka bere ondotik
Ez dut uste haren parerik
Ilkitzen dela nihondik.
2
Goiz et'arrats, gau et'egunez,
Gogoa eri dut zinez,
Ezin bizi, ezin hil minez,
Izar hura beharrez
Bihotza dohakit nigarrez,
Eztukedan beldurrez.
3
Oi, ni balinbanintz izarra
Eskuko nuke hura,
Bainan gizon niz, ez ederra,
Ez diote gezurra,
Bihotzez aberats nizena
Onthasun guti dudana.
4
Zuk naski ez nuzu nahiko
Izar ez nizelako,
Bainan zurekin paretzeko
Izan behar bada Jainko
Hola zirate sekulako
Etzira zu ezkonduko.