1858 Urruña
Urthe hanitz oraino ez dela
Pierre Haraneder
Airea: Donostiako hiru damatxo
1
Urthe hanitz oraino ez dela
Eman zauzkiguten koplak,
Edari goxo zale ginela
Emakume eskaldunak,
Gana khen zatzu
Asmu tzar horiek burutik
Ez dugu gerla beharrik.
2
Irriz zabaldurik zinagozten
Plaza guzia bethea,
Gure berrien ungi aditzen
Kontentik zagon jendea.
Gana khen zatzu &
3
Pello, zuk ere badaduzkatzu
Kopla zenbeiten bideak,
Orai aditu behar dituzu
Guk bezain ungi zereak.
Gana khen zatzu &
4
Igandetan bazoaz plazarat
Nahi duzun arteraino,
Goizetik sartua ostaturat
Han zaude arratseraino.
Gana khen zatzu &
5
Eguna han daramazu aise
Zure moltsakoen gostu,
Jan eta edan ederki ase
Atsegina ungi hartuz.
Gana khen zatzu, &
6
Mahain hartarik jaiki orduko
Pretaketan zabiltza,
Hark lagundurik atxikitzeko
Berdintsu zure balentza.
Gana khen zatzu &
7
Ardura bazabiltz merkatutan
Eta tratu bide gutti,
Etxeratzen zaizkit gauerditan
Kasik hola zabiltz bethi.
Gana khen zatzu &
8
Berandu ethortzen zinen bathez
Gertatua den afera,
Ederki trunpatu zinen athez
Ganik hauzoko etxera.
Gana khen zatzu &
9
Ene kalakak kexatzen zaitu
Huntan beraz lana bego,
Oro nik erran behar banitu
Zer ez nuke errateko.
Gana khen zatzu &.