1858 Urruña
Makilari
Arnaud Haramboure, Ziburukoa
Airea: Istudianta, nihon parerik ez duzu...
1
Zorigaitzean sortu nauk mundu huntarat
Nere aldetik hainitzen garaiterat,
Bortxatzen nau mintzatzerat
Egiaren erraiterat,
Botz-garrenean heldu haiz ene balakatzerat.
2
Bethi holaxet behar othe nauk xoratu?
Nere egin onak gaski sariztatu
Orai diat ezagutu
Ederki nauk enganatu
Bekoz beko erranazak zertan haudan faltatu.
3
Amesten duk ez dudala gutiziarik?
Nork othe dik nerea bezin berorik
Deskantsubaz gabeturik,
Sosegu ona galdurik,
Neretzat ez duk munduban hi gabe zorionik.
4
Ez haut ez nahi untzakoaz gozatzeko,
Sos bakar bat gabe hinduket hartuko,
Hortarik duk frogatuko
Maite haudala hanitzko,
Orai bederen ahalaiz nitaz urrikalduko.
5
Primaderian aski galerna bakar bat
Arbola loretarik biluztekotzat,
Sason hartan nauk hiretzat
Izan hadien neretzat
Bertzenaz ez nauk izanen batere nihorentzat.
6
Othoi beirazak ungi Larrunen gainerat
Nigarrak zuazkok itxasorat gazitzerat,
Nereak hola samurtzerat
Zinarik garrazterat
Egunetik egunerat kirets bilakatzerat.
7
Izaiteko hi laudatzeko mila mihi,
Nere izanak emanetzakek bahi,
Hek denak nitzakek ahi
Neretzat izaiteko hi!
Ungi dorpe duk munduban ezin izan bai nahi.
8
Zure baratzeko arrosaren boleak
Bozten ditik goraskotik iduzkiak,
Hi ere nere begiak
Mulzen pean eroriak
Bistan hartzen haudaneko arintzen dituk biak.
9
Hi haiz, Zahartuen sustengu dohatsua,
Gizon gaztiaren oi lagun hautatua,
Hirekin dena batua,
Bietan duk azkartua.
Ikharatzen dukelakotz etsai atrebitua.
10
Ator, niganat, ator beraz, Makila,
Hementxet nagok hagonian laster hila!
Bihotz gaxo hau ez zila!
Maita nazak ehun mila,
Gehiago ez ibiltzeko holaxet hire bila!