1858 Urruña
Ameriketarako partiada
Etchebarne
Airea: Izar ederra, ager zite edo: Bard'arratsean ametsetarik.
Alaba
Goizetan goizik artizarra mendi gainean agertzen
Harek bezala bertze batek ez du zeruan argitzen,
Esperantzak gizon gaztea bihotzean du sustatzen,
Haren argia ikusiz geroz ez dut gozorik aurkitzen.
Ama
Oi zoin de eder uda minean arbola baten itzala!
Gure esperantza ederrena histen da hur abezala!
Alaba
Zer bada bethi... bethi hola behar othe dut nik bizi
Gizonaz zer erran, ez badu mendia baizen ikusi?
Hark ez daki zer den mundua ez du bizitzen ikasi
Ama, barka diezadazu, orai behar zitut utzi.
Ama
Ene semea, lotsatzen nuzu! norat zirade abian?
Ezartzen nuzu dolu minetan eta ikhara bizian!
Alaba
Gosez hemen egonik baino hobe ere da hiltzia!
Egun batez aberasturik jinen niz, ama maitia,
Orduan ez duzu izanen deusen ere eskasia,
Barnian bihotza daukanak arriska beza bizia!
Ama
Lurra ez othe du gehiago izar-ihintzak bustitzen?
Gure mendiak lehen bezala ez othe dira berdatzen?
Alaba
Urrunera ikusten ditut urhe metak distiratzen,
Odolak irekitzen deraut, nola egonen niz hemen?
Oi ama, ni zure otoitzek balin banute laguntzen,
Jainko onak ez du nahiko zure haurra gal dadien.
Ama
Ene tristea! zu zinitudan azken urthen gozagarri,
Ez othe zira urrikalduren ama baten nigarrari?
Alaba
Amerika lekhu ederra, eder bezain aberatsa!
Hire izena entzuteak erretzen deraut bihotza:
Hi egun batez ikusteko ni ez nuk deuseren lotsa,
Burlatzen ditut itsasoa eta herio garratza.
Ama
Mendi gainetik hedoi ilhunek uri uharrak igortzen,
Ene begiek nigar hibaiez ohea dautet bustitzen!