1858 Urruña
Enperadoreari
Bernard E.
Airea: Espainolak ihes mendiak behera
Erregina bedi Enperadorea!
Harek gora dauka gure ohorea.
Eskaldunek kanta dezagun boz batez:
Biba Napoleon! Bizi bedi luzez!
1
Munduaren lau bazterretan,
Gure banderak untzietan
Gorarik argitzen du.
Rusianoa izitu,
Mairu beltza gaztigatu,
Anglesa larderiatu,
Ohorerik aski badu!
Erregina bedi &
2
Frantzia, oro asaldutan,
Lotsan bizi zen denboretan,
Harek berak salbatu;
Gaixtoak ehortzi ditu,
Bakea eman daroku,
Ez du guti merezitu;
Ohore bihur derogu!
Erregina bedi &
3
Noizbait egun bat heldu balitz
Non gure etsaiak bekhaiztiz
Egin lezan gudura,
Ez ginaizte uzkur sura.
Bonaparten izenera,
Eman laite ihesera,
Zein lehenka gibelera.
Erregina bedi &
4
Oi Frantzia maitea zuri,
Gure amodioa bethi!
Zuri gure bihotzak!
Zure etsaiak hil hotzak,
Eror beitez errekara!
Ez duzu zeren ikhara,
Begi bat dagotzu beira!
Erregina bedi &