1856 Urruña
Zonbait pertsuren emaitera
An, laborari semea
Airea: Xoriñoa norat hoa
1
Zonbait pertsuren emaitera
Noha Heskualdun maiteak,
Alegeraki khantatzera
Prest zagotezte guziak,
Eman izan den sujeta da
Herriko Eliza Besta
Sujetetan nihork ez duda,
Hoberik etzaiten hauta.
2
Nork derauku beraz erranen
Besta hauien hastapena?
Mendeeri badut galdatzen
Bakharrik hek dakitenaz
Gure errelixionea
Derautote ihardesten
Da hauien establitzailea
Eta hark tu konserbatzen.
3
Bethi herririk xumeenak
Izan du bere tenplua,
Zointan saindu baten izenak
Delarik ohoratua.
Baiteraizku gogorarazten
Etsenplurik ederrenak
Lurrean pratikatu tuen
Obra miragarrienak.
4
Elizako ponper lekhora
Arbasoak biltzen ziren
Othuntza baten egitera,
Oi! zer zoriona etzen!
Aita zahar bat ikhustea
Patriarkha bat bezala
Bere haurrez inguratua
Hari beha zaudezela!
5
Ahaideak, adixkideak
Eztiki deskantsatzera
Zakharzkeien herriko Bestak
Guziak elkharretara,
Apairuak modestak ziren,
Oraikoak ez bezala;
Nahiz guziek badakiten
Miseriarik etzela.
6
Egin zeneko bazkaria
Hariztei azpietarat
Zohan konpainia guzia,
Arraiki libertitzerat.
Gazteak hain ungi zaharrak
Sorhopilaren gainean
Hasten zuzten dantza jauziak,
Emanik oro errondan.
7
Ez ditut oraino aiphatu
Ikhusgarri ederrenak,
Pilota partida famatu
Orok maite ditugunak;
Perkainek eta bai Azantzak
Parerik ez omen zuten,
Heien ikhustera jendeak
Nora nahi heltzen ziren.
8
Oraidanik ene pertsuak
Finitu behar nituzke,
Bainan zuier gazte maiteak,
Mintzatu gabe ez nauke.
Ah! urrun zaudete bestetan,
Desordre guzietarik,
Ez zarete segur ondoan
Egonen urrikiturik.
Aldaera
Airea: Ni deitzen nuk Bernard Mardo Barkoxe Baxabilako
1
Zenbait koblaren emaitera
Noha Heskualdun maitea,
Xaamel batez segitzera
Zare zu gomit jitea.
2
Hitz laburrez sujeta zer da?
Herrian Herriko Besta,
Sujetetan nehork ez duda
Hoberik etzaiten hauta.
3
Lehen mender dut galdegiten
Besta hauien hastapena,
Bertze zoin mendek duke erranen
Hastetan iraganena?
4
Zu zare izan Erlixonea
Derautet hok ihardesten,
Zu besten sorraratzailea,
Zuk tuzu biziarazten.
5
Herririk ez aiphatuenak,
Noizdanik ez du tenplua?
Han du saindu baten izenak
Phiztu herriaren sua.
6
Elizako ponpak finitu
Hor han biltzen Bestalerak
Arno haragi bai agertu,
Zer omore! oi zer trinkak!
7
Aitaren aita da buruan
Patriarkha baten pare;
Haurrak haurrenak inguruan,
Oro hari beha daude.
8
Egin dea banket joria,
Hariztei azpietarat
Irhintziz doha konpainia,
Arraiki libertitzerat.
9
Gazteak eta bai zaharrak
Sorhopilaren gainean,
Orok hasten dantza jauziak
Emanik denak errondan.
10
Errabot plaza hor estaltzen,
Huraxe bonet xapelez
Perkain berrien ala Azantzen
Pelota pasoen gurez.
11
Oraikotzat ene kobleak
Finitu behar nituzke,
Bainan zuier gazte maiteak,
Abis bat gabe ez nauke.
12
Ah! Urrunt zuhurra bestetan,
Desordre guzietarik!
Ez zarete segur ondoan
Egonen urrikiturik.