1856 Urruña
Khantak laur phonduko airean eliza phestez
Jean Iribarnegaray, hazpandarra
1
Anhitz phesta badugu eskal herrietan,
Guziak heldu dira beren denboretan,
Zelebratzen ditugu gure aldietan,
Gostu handia baitu bakhotxak beretan.
2
Gure eliza phesta ez da khanbiatzen,
Leheneko legetan baitugu segitzen,
Gure patroin sainduaz garela orhoitzen,
Bihotz onez elizan orok ohoratzen.
3
Ahide adiskide guziak etxera,
Gomitatzen ditugu phesta egitera,
Zahar ohatuentzat hura zer plazera,
Familia guzia bildua batera.
4
Hilez ala biziez han gira orhoitzen,
Gure pena guziez elgar kontsolatzen,
Phestaren batasuna han dugu kausitzen,
Zahar gazte guziak elgarrez gozatzen.
5
Gero libertate bat badugu kanpoan,
Pilotari ederrak plaza publikoan,
Guziak haizu gira halako lekhuan,
Gauza onhestagorik ez baita munduan.
6
Beha egoten gira halako phestari,
Gure ahidiekin elhe eta irri,
Zaharren arabera moda ona hori,
Ongi liberti eta ezagutzak berri.
7
Soinu eder batekin plaza da arintzen,
Onheski dantza eta nehor ez da galtzen,
Phesta ederragorik hau baino othe zen,
Aita bere semekin ikhusi dut artzen.
8
Zortzi pertsu berriak huna Hasparretik
Suietak hartu ditut herriko phestatik,
Alegera nindaite arras bihotzetik,
Primarik balin banu hetaz Urruñatik.