1856 Urruña
Altxa, muthil ederrak
Jean Martin Hiribarren
1
Altxa, muthil ederrak,
Bilduz aire zaharrak,
Gaiten oro josta.
Etsairik ez da gutan,
Maite dugu elkhar
Nihork ez beza kantan
Bihotz minik ekhar.
2
Handi zare, Jainkoa,
Ona sariztatzen,
Haur Eskal-herrikoa
Lukezu maitatzen,
Ez dabil kanibeta
Odola jarian,
Anaia bat hil eta
Espantuz lorian.
3
Emozute zigorraz
Herri nahasiei,
Jazar ere sukharraz
Gaxtagin hisiei,
Herria itsasoetan
Goibel gutizia
Ihurtzuri hortzetan
Xeha tzar hazia.
4
Urrunazu, Jainkoa,
Heldea gu ganik,
Ikus gure gogoa
Garbi bethidanik,
Duenean gazteak
Maite garbitasun,
Sarista berthuteak
Emozu osasun.
5
Utzi ditugu landak,
Bainan ez bethiko,
Hirur egunen brindak
Dire hazkartzeko,
Kanta zilhegi zaiku,
Baita irrintzirin,
Arno gutik derauku
Hotzik uzten irin.
6
Ez ditugu zaharrak
Etxean ahanzten,
Bethi hekin beharrak
Ditugu ikusten,
Egin dugu othoitza
Atzo Elizetan,
Egun dugu bihotza
Urtheko kantetan.