1855 Urruña
Eskual herrietan zonbait emazteki
T. Eyheraburu
Airea: Zortzikoa
1
Eskual herrietan zonbait emazteki
Edariari dire emanak handizki,
Ohartu ere gabe bizitzeak hola
Ondorio tzarrenak ekhar ditzazkela.
2
Halako emazteak non nahi ezagun,
Urguiluak daukate beren ganik urrun,
Lepokoa trebeska, burukoa makur,
Bi begietarikan maiz nigarra segur.
3
Arrimu bera dute egon lekuetan,
Zikina putz bat lodi zoko guzietan,
Paretak estaliak irmi arma sarez,
Utziak, duda gabe, han bere ederrez.
4
Bainan ez da axola, arta dute hartzen,
Asten zaioteneko barna ahitzen,
Etxian izateaz edari onetik,
Hark baitu ahidura kasatzen barnetik.
5
Nola maixko baiditu ahidura horrek,
Barnetikan kexatzen emazte gaxo hek,
Ilun nabarretako edanain medioz,
Belhaunetarik ganak, flako memorioz.
6
Egun guziez behar edari freskoa,
Ezti edo garratza nola den gogoa:
Guziak on zaizkote, salbo ur garbia,
Zerbeit gauza onekin nahasi gabia.
7
Dathorrena dathorla, dohana dohala,
Naiz zahartzean egin Betri Santsek gerla,
Izaten tuzten sosak irets edarian,
Urdintzeko beldurrez urth'aren barnian.