1852 Urruña
Murde D'Abbady handia
An.
1
Murde d'Abbady handia,
Utz-azu hurbiltzera
Gazte hauien konpainia
Gure ingurutara.
Adi zatzu zenbait phertsu
Zuretzat moldatuak.
Zeinak segur baititugu
Bihotzetik hartuak.
2
Uropa guzian eta
Bai hainitz haratago,
Zure izen distianta
Barraiatua dago;
Frantzian ohorez eta
Tituluz gainditua,
Zuzenez ikhusia da
Zuk duzun meritua.
3
Abantail glorios hoiek
Ditugu admiratzen,
Zure baithan ikhusiek
Gaituzte hagitz phozten:
Maithe duzun herri honi
Haietarik gloria
Heldu zaiona, segurki
Ez baita, ez, ttipia.
4
Baina zutan gu xarmatzen
Gaituen berthutea
Ez baituzu guphidesten
Hain goratik jaustea.
Bethi arrai eta laino
Gurekin balzatzea,
Gizon handi egiazko
Hori baita agertzea.
5
Zaitugunean ikhusten
Guk gapeluarekin,
Gorphutza ere birundatzen
Gerriko zetarekin;
Oinetakotzat hartuak
Gure ezpartinetarik,
Badiogu: ah! mutilak,
Jaun hau duk guretarik.
6
Baina nola mintza hemen
Zuk establitu primez?
Zure bihotz noblearen
Erakuspen handiez:
Hek gure plaza ederrari
Diote ematen ospe,
Baita herri guziari
Abantail eta ohore.
7
Haien bidez dire ikhusten
Toki huntan bilduak
Eskual-herrietan diren
Jokari famatuak:
Eta dire ikhuskari
Ederrenak hedatzen,
Baita herrian urrozki
Asko moltsa gixentzen.
8
Esker beraz eta ohore
Murde d'Abbady, zuri,
Gure herri on hau maithe
Hainbertze duzunari:
Gure mihiek zaituzte
Bethi ohoraturen,
Gure bihotz onek ere
Zaituzte maithaturen.
9
Zaren gure Urruñaren
Luze edergailua,
Hori da gure bihotzen
Zerurako botua:
Bai dakezun galdez gaude
Hemen urthe luzerik,
Eta errezibi ohore
Gure ondokoetarik.