1852 Urruña
Napoleon
Martin Halsouet "Ttipi, urruñarra"
1
Mila zortzi ehun eta berrogoi-ta hamabi
Eman nahi nituzke zonbait bertsu berri
Ohore emaiteko Napoleoni
Zorionean dela gu ganat ethorri
Guziak nahi gaitu trankilik ezarri,
Bakea emanikan erresumari.
2
Huna nola jin zaukun gure iguzkia
Argitzen duelarik Frantzia guzia
Aspaldian ginauden berandetsia,
Zonbeitek hartzen dute hortaz jelosia,
Zeren emaiten zaion bere merezia,
Orai ez baita lana gaizki hasia.
3
Napoleon Frantzian hirugarren zare
Biga ezagutu ditut lehenago ere,
Oseba eta kusia Enperadore,
Gu heien zerbitzatzen ibiliak gare
Zerbitzatuko dugu zuretako ere,
Adinean zahartuak izanik ere.
4
Luis Napoleon harrazu kuraie
Zure zerbitzatzerat borondatez gaude,
Erresuma guziak ikharan daude,
Norat nahi joaiteko orai gauzak gare,
Baldin zu gurekilan ethortzen bazare,
Etsai guzien kontra beldurrik gabe.
5
Autrixia jin zaiku umiltasunean,
Bere beharrarekin xapela eskuan,
Leheneko obra onak dauzka gogoan,
Napoleon gaztea han galdu ondoan,
Ez baitzuten pentsatzen batere orduan,
Bertze Napoleonik bazen munduan.
6
Autrixia bezela Anglesa ere
Segurra naiz ez dela beldurrik gabe
Leheneko aferez orhoitzen dire
Napoleon zaharra han galdurik ere
Iloba hemen dugu, harendako ordre
Zoina egin baitute enperadore.
7
Napoleon zaharra huntan zen tronpatu
Angleterran zuen egoitza hautatu
Kriminel bat bezela zuten tratatu
Isla Santa Elenarat zuten desterratu,
Harroka baten puntan hantxen zen finitu,
Ilobak nahiko tu zorrak pagatu.
8
Egin izan zitzaioten hoinbertze obra
Onikan baterez, gaixtotikan sobra
Errekonpetsekin iloba hor da
Othoi, ez berantetsi! Jinen da denbora
Zuek izana gatik burua gogorra
Arrazoina nork duen ageriko da